TELLERI-ALDE IKASTETXEA
Telleri-Aldeko Sagrado Corazón ikastetxea 1904an iritsi zen Errenteriara. Jesusen Bihotzaren Anaiek (Corazonistas) zuzendutako ikastetxea da. Gaur egun, Haur Hezkuntzako etapak ematen ditu (2 urtetik hasita), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino.
Gure hezkuntza-estiloa hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko konfiantzan eta ikaskuntza-prozesu guztien bikaintasunean oinarritzen da.
Konfiantza da gure hezkuntzaren ingurune naturala, eta zerikusia du haurrak eta gazteak beren etorkizunaren eraikitzaile izateko seguru sentitzen diren espazio horrekin. Bikaintasunak gaitasun guztiak garatzeko aukera ematen die gazteei, bakoitzaren talentuekiko eta lehentasunekiko errespetutik abiatuta.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:45-12:30 / 14:45-17:30.