ORERETA IKASTOLA
Hezkuntza ezinbesteko tresna da egungo zein etorkizuneko jendartea eraikitzeko. Ikastolen Elkarteko ikas-material propioak eta korronte pedagogiko berriak aztertu, hausnartu, Ikastolaren behar eta errealitatera egokitu eta abian jartzeko ahalegin etengabearen fruitua da Orereta Ikastolaren hezkuntza-proiektu berritzaile eta eraldatzailea. Proiektu propioa, haur eta gaztetxoen ongizatea oinarri eta autonomia helburu dituena.
0-18 urte arteko kalitatezko hezkuntza-proiektu euskalduna, nazionala eta burujabea da Ikastolarena, euskaran zein euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia.