LUBERRI MUSEOA
Luberri Oiartzunen kokatutako museoa da. 2003.urtean ireki zituen ateak eta 2012an Fundazio bilakatu zen. Ikasgune geologiko honetan Geologia, Paleontologia eta Lur Zientzien azterketa eta zabalkundea egiten dugu. Kulturgune honen irekieraz geroztik, pertsona orori egin diogu harrera, partikular zein ikastetxeei; izan ere, Euskal Herriko eta Oiartzungo ondare geologikoa herritarrekin elkarbanatzea dugu helburuetako bat eta horretan dihargu.
Asteartetik ostiralera: 9:30-14:00; 16:00-18:00.
Larunbatetan: 10:00-14:00; 16:00-18:00.