DENOI EDERGINTZA PRODUKTUAK
DENOIn ile-apainketako eta estetikako produktuen denda bat baino askoz gehiago aurkituko duzu. Oreretan (Errenterian) duzun konfiantza-gunea gara, zure edertasuna marka profesionalekin eta adituen aholkularitzarekin ezagutzeko, zaintzeko eta sustatzeko.
Kalitate handiko produktuekin eta marka ezagunekin lan egiten dugu emaitza errealak eskaintzeko, bai profesionala bazara, bai etxean ilea zaindu nahi baduzu. Gure konpromezua argia da:
– Kalitate bermatua
– Aholkularitza pertsonalizatua
– Tratu hurbila eta profesionala
– Tokiko merkataritzari laguntzea
DENOIen ez ditugu produktuak bakarrik saltzen: benetan behar duzuna aukeratzen laguntzen dizugu. Entzun, aholkatu eta lagunduko zaitugu erosketa bakoitza erabaki ona izan dadin.
Bertakoa, euskalduna eta gure komunitatearekin konprometituak gara. Hurbileko merkataritzan, konfiantzan eta gauzak ondo egitearen balioan sinesten dugu.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-14:00 / 16:00-20:00, larunbatak 09:00-14:00.





