ALBERDI MAKILA
Euskal makila bastoi hutsa baino askoz gehiago da: euskal kulturan nortasunaren, errespetuaren eta pertenentziaren sinboloa da. Tradizionalki ibiltzeko euskarri gisa erabiltzen zen, baina gaur egun zeremonia-objektu, jubilazio eskeintza edo opari berezi gisa ere. Horregatik, euskal artisautzaren ikur bizienetako bat da.
Alberdi Makila euskal artisautzan erreferentea da. Hiru belaunaldi daramatza artisautza lantzen, eta bi belaunaldi daramatza bereziki euskal makila tradizionalak egiten,bere Irungo tailerretik.
Makila bakoitza eskuz eta neurrira egiten da, belaunaldiz belaunaldi transmititutako teknikekin. Horrela, makila bakoitza pieza bakarra bihurtzen da: euskal makila autentikoa, tradizioa, kalitatea eta historia uztartzen dituena.
Makila motak: MAKILEN EREDUAK – Alberdi Makila
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 07:00-15:00.






