ZOZKETAREN OINARRIAK
- Ondoren zerrendatuko diren oinarriak OARSO BIDASOKO HITZAk antolaturiko zozketaren lehiaketa-jokorako baliagarria izango da.
- Zozketarako dinamika oso erraza izango da. OARSO BIDASOKO HITZAren astekarian eta webguneko orrialde berezian sortutako jokoa bete beharko da, baita izena emateko datuak ere (norberaren izena, abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa).
- Lehiaketaren dinamikan 2 sari nagusi bat banatuko dira: Parte hartzaile guztien artean Malkorra Hotelean bi pertsonentzako dastatze menua eta erantzun zuzen gehien dituztenen artean Zuhaitz Etxeetan bi pertsonentzako gaua, gosaria eta spa zerbitzuarekin.
- Erabiltzaile bakoitzak behin baino ezingo da parte hartu. Euskarri digitalean https:/oarsobidasoa.hitza.eus/jokoak/hordago-joka/ esteka bidez soilik parte hartu ahal izango da. Euskarri fisikoan, ohiko astekarietan txertatuko da galdetegia.
- Iruzur gisa hartuko dira persona berak bi aldiz parte hartzeak edo identitatea faltsutzeak. Iruzurra burutzen duten kideak jokotik kanporatuko dira eta parte hartzea ere galaraziko zaie.
- OARSO BIDASOKO HITZAk antolaturiko lehiaketan parte hartzeko, zozketaren formulario fisikoan edo digitalean izena eman beharko da. Formulario honen bidez kontaktatu ahal izango da parte-hartzaileekin.
- Formularioa osorik betetzen ez duten parte-hartzaileak ez dira onartuak izango, ezta oinarriak onartzen eta betetzen ez dituzten lehiakideak ere. Bestetik, egoki jasotzen ez diren bidalketen erantzunkizuk ez du OARSO BIDASOKO HITZAk beregain hartuko.
- Irabazitako sariak ez dira diruz edo beste sari mota batez ordezkatuko.
- Irabazleen izen abizenak astekarian eta web atarian sortuko den atal berezi batean kontsultatu ahal izango dira.
- Sarien erabilera egiteko ezaugarriak hauek dira:
- Malkorran bi pertsonentzako dastatze menua: Saridunak zuzenean jatetxearekin harremanetan jarri beharko du bertara joateko eguna zehazteko.
- Zuhaitz Etxeetan bi pertsonentzako gau egonaldia, gosaria eta spa zerbitzuarekin: Zuhaitz Etxeak-ek prestatutako opari bonuan zehazten dira sariaren ezaugarriak (gaua Amalur etxolan ala antzeko batean pasa ahalko da; 2 urteko iraungitze data du opari bonuak; erreserbarako informazioa bonuan bertan azaltzen da)
- Oiartzualdeko Komunikabideak S.L. helbide elektroniko bidez edo telefono bidez jarriko da irabazlearekin harremanetan. Komunikazio horretan jasoko du irabazleak saria eskuratzeko prozeduraren inguruko informazioa.
- Zozketan parte-hartzea doako izango da, baina adin nagusikoek soilik parte hartu izan ahalko dute.
- OARSO BIDASOKO HITZAk proposaturiko lehiaketa-jokoan ezingo dute Oiartzualdeko Komunikabideak S.L. ko langileek parte-hartu.
- Datu Pertsonalak Babesteko legediaren arabera, parte hartzaileei jakinarazi nahi zaie bere datu pertsonalak Oiartzualdeko Komunikabideak, SL-ren tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita tratamenduaren erantzulea. Hala, erantzundako galdetegia eta honi lotutako zozketa kudeatzeko eta parte hartzaileen interesekoa izan daitekeen komunikazio komertzialak bidaltzeko erabiliko dira. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak egindako eskaera kudeatzeko tratamenduaren beharra eta emandako baimena dira.
- OARSO BIDASOKO HITZAren zozketan parte hartzaileek, parte hartzeagatik bakarrik, Oiartzualdeko komunikabideak S.L ri baimena ematen diote espresuki, (batez ere, zozketan saridunak suertatuz gero) beraien irudia eta izan abizenak argitaratzeko. Era berean, kudeaketa modu egokian gauzatzeko partaideen datuak HITZA Taldea eta BERRIA Taldeko kide diren beste enpresei eta zuzeneko kolaboratzaileei komunikatuak izan daitezke.
- Parte hartzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Oiartzualdeko Komunikabideak, SL-ek parte hartzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Parte hartzaileak kontrakoa adierazten ez badu bederen, datuak inongo epemugarik gabe gordeko dira. Oiartzualdeko Komunikabideak, SL-ek interesdunari gogorarazi nahi dio bere eskubideak (sarbidea, zuzenketa, ezabapena, aurkaritza, mugaketa, e.a.) edonoiz erabiltzeko aukera duela. Horretarako, idatzia bidali beharko dio tratamenduaren erantzuleari, helbide honetara: Oiartzualdeko Komunikabideak, S.L., Santa Klara, 22, 20100 Errenteria-Orereta (Gipuzkoa), telefonoa: 943 340 330 edo, bestela, datuenbabesa@hitza.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
- OARSO BIDASOKO HITZAk proposaturiko lehiaketa-jokoan parte-hartzeak, berarekin dakar oinarriak eta baldintzak onartzea.
- Oiartzualdeko Komunikabideak S.L. parte-hartzea eragozteko eskumena izango du, baldin eta lehiaketa-jokoaren izaera eta baldintzak betetzen ez baditu lehiakideak.
- Oiartzualdeko Komunikabideak S.L. enpresak lehiaketa bertan behera uzteko, eteteko eta aldatzeko eskumena izango du justifikatua den kasuetan, edota lehiaketaren izaerarekin bat ez datorren kasuetan. Horrek ez dio inongo erantzukizunik ekarriko Oiartzualdeko Komunikabideak S.L. enpresari.
- Oiartzualdeko Komunikabideak S.L. enpresak beretzat gordetzen du lehiaketako epeak luzatzeko, mozteko edo lehiaketa-jokoaren moduak aldatzeko eskubidea.
- OARSO BIDASOKO HITZAk egingo dituen lehiaketaren eskubideak Oiartzualdeko Komunikabideak S.L. enpresarenak dira.