ZKER BAND ELEKTROTXARANGA
2023. urtean sortua, behar bati erantzunez sortu ginen. Hondarribiko jaietan jo nahi genuen, gure herrian, gu baino lehenagoko belaunaldiak egiten zuten moduan. Skubi Band musika taldeko kideek, gure inguruan genituen musikariak eta lagunak bilduz, Zker osatu genuen. Harrezkeroztik, hainbat kontzertu eman ditugu. Herrian jotzeko asmoarekin hasi zena, Asturiaseraino ere iritsi da, 2025ean La Foz de Morcinen eman genuen kontzertuari esker.
Betidanik izan dugu musikarekin harremana, halakoa, batzuk hortaz bizi direla eta… hori zortea! Baina argi dugu musikak eman diguna aukera bat dela, aukera leku ezberdinak, eta noski, jendea ezagutzeko. Parranda gogoa duen taldea gara, eta ia hogei lagun izanik, dena ematera joaten gara edozein txokotara. Jaiak girotzeko, eta gurekin denbora polit bat pasatzeko, beti badugu prestasuna. Esaten dugun moduan, Psilocybetik abiatuz, zuek nahi duzuen tokira! Guazen!










