XIPIROI SERIGRAFIA ARTISAUA
Xipiroi, Gipuzkoako Oarsoaldea eskualdean kokatuta dagoen serigrafia taller txiki bat gara. Arropa eta tinta ekologikoak erabiliz, diseinu propioak (hemen eredu batzuk) eta kanpoko eskariak (hemen eredu batzuk) artisau erara serigrafiatzen ditugu, naiz eta azken hauetan, bezeroarena da erabiliko dugun arropa motaren azken hitza. Buruan daukazun ideiren bat gurekin egin nahi baduzu, idatziguzu hurrengo emailera eta elkarlanean ikusiko dugu zer den hobeto moldatzen dena zure proiekturako: serigrafia.xipiroi@gmail.com. Eskerrik asko gu bisitatzeagatik!
DENDA ONLINE: Denda (Tienda) – Xipiroi
Tailerraren ordutegia: astelehenetik asteazkenera 09:00-16:30, ostegunetik ostiralera 09:00-14:00, larunbatak eta igandeak itxita.






