SASTAKAI TXARANGA
Sastakai Txaranga 1993. urtean sortutako taldea da. Pasaiako musikari talde batek sortu zuen txaranga, ondo pasatzeko eta jendeari ohikoa baino errepertorio ezberdin batekin gozarazteko asmoz.
Bere 30 urte baino gehiagoko esperientzian, hainbat jai, danborrada, kalejira eta abarretan parte hartu du Euskal Herri, Nafarroa, Errioxa, Burgos eta beste hainbat herrietan zehar.
Bere helburu nagusia ikusleak taldeko kide sentitzea da; hori lortzeko, jendearekin harremanetan jartzen da, jolastuz, abestuz eta, batez ere, edonor txarangarekin dardaran jarriz.
Gaur egun, txaranga honek errepertorio zabala eta anitza du, baina batez ere Rock, Pop, euskal-kalejirak eta egungo abestietan oinarritua.
Aipatzekoa da urtez urte gure abesti zerrenda handitu eta eguneratzen dugula, mota guztietako generoetako gaiak sartuz: mexikarrak, merenguea, mamboak, latinoa, kalejirak, pasodobleak, jotak, porrusaldak eta, jai-giro berezietarako, egungo eta betiko abestien pop eta rock bertsioak ditugu.








