PEPPERMINT SEXTET
Peppermint Sextet taldeak gaur egun “Euskal Latin Jazz Ska Project” ikuskizunarekin garbi uzten du zeintzuk dira bere musika inspirazio iturriak. Euskal kantutegia, jazza, musika joera etnikoak eta Afrikatik mundura zabaldutako inspirazio kulturalak sortutako ortzadar musikalaren partaidea da “Peppermint Sextet” taldea. Egun bere hirugarren lana plazaratu eta aurkesten ari da: Bixi Bixi zuzenean.
Peppermint Sextet osatzen duten lagunak:
Maialen López – Ahotsa
Eider Ormazabal – Ahotsa eta Xekerea
Ion Pombar – Pianoa
Asier Llordes – Perkusioa
Alberto Benito – Bateria
Genis Muñoz – Kontrabaxua
Gabi Hernandez – Gitarra
Izaskun Gonzalez – Tronpeta
Gaizka Ayastuy – Tronboia
Ixak Oiartzabal – Saxofoiak, Zeharkako Flauta eta Alboka















