ONAVIBE
Irundik, pop, rock eta soul estiloak moldatu eta proposamen berri eta ezohikoa eskaintzeko dator Onavibe taldea.
Hiru urteko ibilbidearekin, eta rock talde baten formazio klasikoarekin -bateria, baxua, gitarra eta ahotsa-, laukoteak eszenatoki ezberdinetara moldatzeko erraztasuna, zuzeneko energia eta publikoarekiko gertutasuna nabarmentzen ditu.
2025ean Mío kaleratu zuten, beraien lehen EPa, eszenatoki gainean erakutsitakoa berresten duen aurkezpen gutuna: benetakotasuna, emozioa, eta giro ona.
Taldea hurrengo kideek osatzen dute:
-Vanessa Martin – ahotsa
-Arturo Jimenez – gitarra
-Fran Aizpurua – baxua
-Borja Alberdi – bateria
“Naturaltasuna, indarra eta arima: Onavibe-ren soinua”



