MURIXKA DANTZA TALDEA
Murixka Dantza Taldea, Lezoko euskal dantza taldea da eta 70 urte daramatza herrian dantza sustatzen eta herriko kulturan bere ekarpena egiten.
Egun, 100 haur, gazte eta heldu inguru dira Murixkaren parte eta herriko ospakizun, jai eta ekitaldi ezberdinetan hartzen du parte; Gau Beltzan, gabonetan, inauterietan, aurresku ligako txapelketetan, dantzari txikietan… ekainean Murixkaren ekitaldi nagusiarekin kurtsoari amaiera emanez.
Taldean eta euskaraz, herrian euskal kultura sustazen duen taldea gara!




