MUNAKUYKI ARTISAUTZA
Munakuyki Artisautza Hego Ameriketako bidaia batean gorpuztu zen proiektu gisa. Betidanik izan dut eskuekin lan egiteko afizioa eta makrameak korapilatu egin ninduen. Bi arrazoi hauek ematen diote izena proiektuari; izan ere, ”munakuyki” kitxuerako hitz bat da eta, hitzez hitzeko itzulpenik ez duen arren, betirako maitasuna esan nahi duela esan daiteke. Beraz, artisautza eta bidaiak lotutako proiektua da Munakuyki Artisautza.









