METROKOADROKA SORMEN LABORATEGIA
Metrokoadroka Sormen Laborategia Oiartzun eta Errenteria/Oreretako artista sare batek sortu genuen 2008an, helburu honekin: arte eszenikoetan eta arte plastikoetan proiektuak sortzea, laguntzea eta zabaltzea, beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez. Diziplina artistiko ezberdinak uztartzea da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat.
Arte plastikoei dagokionez, 2014an Oiartzunen zabaldutako EHUNTZE sormen espazioaren baitan gauzatzen dugu hainbat proiektu (sormen laborategiak, mikroerrezitaldiak, “21 aulki” arte zikloa…).
Arte eszenikoei dagokionez, performancea, diziplinartekotasuna, poesia fisiko-bisuala eta site specific proiektuak izan dira nagusi gure ibilbidean, hala pieza eszenikoetan nola fomazioetan. Hauek izan dira gure azken lanak: Bi baso bat ur (2026), Mundo eta Universo (2025), Artxibo biluzia (2024) Zeozertan dabil baina ez dakit zertan (2022), Bidaide (2021), Andrezaharraren manifestua (2020), Txolarte (2020), Aldarri (2019), Zauri Bolodia (2019), Hugo, nor dada Emmy? (2019), Zanbuia! (2018) eta Miss Karaoke (2017).







