LOHIART
Saioa naiz, LOHIART keramiken sortzailea. Tailerra, Hondarribiko Arkolla auzoan kokatua, nire sorlekua bihurtu nuen non nire lanak ekoizteaz gain klaseak ematen ditut.
Gehienbat erabilgarriak diren piezak sortzen ditut, tornuan batez ere gehi beste teknika batzuekin konbinatuak, plantxak eta txurroak hala nola. Lohiart keramiken ezaugarrietako bat koloreen aniztasuna da, esmalteen arloan lantzen nindoan ikerketaren ondorio, nik egindako esmalteekin lan egiten dut.
Nire lanak tailerreko dendan aurkituko dituzue, tarteka egiten ditudan azoketan eta sare sozialetan @_lohiart_ izenean.








