KEMEN DANTZA TALDEA
Kemen Dantza Taldea 1973. urtean sortu zen, Irun-Hondarribiko Txingudi Ikastola eskolako gurasoen ekimenez. 2023an 50 urte bete zituen, mende erdi. Sortu zenetik taldea zabaltzen eta handitzen joan da, eskualde mailan talde garrantzitsu bezala egonkortu arte.
Kemenek bere sorterrian berreskuratutako zenbait tradizio mantendu eta indartzea eta euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egitea du helburu. Dantza saioetan Euskal Herriko ondare kulturalaren ikuspegi orokor bat oholtzara eramanda.
Kemen Dantza Taldearen xedeetako bat, euskal kultura eta folklorea mantendu eta zabaltzea izanik, Euskal Herritik haratago ere iristeko ahalegina egiten du. Nazioarteko folklore jaialdietara bere errepertorio nagusia eramaten du, eta beste herrialdeetako kultura eta dantzak ikastearekin batera, Euskal Herria irudikatu eta gure kultura ezagutzera ematen du bertako biztanleen artean.
Urtean zehar, Bidasoa bailarako hainbat ekimenetan parte hartu ohi du taldeak. Euskal herri-inauteriak, Amaia antzokiko dantza saioa, Hondarribia Dantzan, Irungo jaietako ezpata-dantza eta soka dantza, Euskal Jira, Hondarribiko Txistularien Kontzertu nagusia, Hondarribiko jaietako ezpata-dantza eta Santo Tomas eguna, besteak beste.









