HAATIK DANTZA KONPAINIA
Dantzaren bidez kultura eta gizartean hausnartzen.
Haatik Dantza Konpainia 2011. urtean sortu zuen Aiert Beobide Egañak, dantza munduan ikuspegi berri eta anitz bat ekartzeko helburuarekin. Urte hauetan zehar, konpainiak estilo ezberdinak landu ditu, betiere euskal kultura eta dantzen esentzia gorde eta goraipatuz.
Gure lanek sustraien eta lengoaia garaikideen arteko zubiak eraikitzen dituzte, tradizioa eta berrikuntza elkartuz, ikusleei esperientzia artistiko paregabea eskaintzeko. Gure sorkuntzetan, dantza hizkuntza unibertsala bihurtzen da, ikusleak emozionatzeko eta mugimenduaren bidez istorioak kontatzeko tresna nagusia.
Nazio eta nazioarteko eszenatokietan aurkeztu ditugun ikuskizunek gure filosofia islatzen dute: tradizioa eta berrikuntza uztartzea, ikusleak inspiratu eta dantzaren artea modu berrietan esploratzea. Espainiako penintsulan, Kanariar irletan, Frantzian eta baita Portugalen ere eskaini dira. Azken lanek Max Sarietan 5 hautagaitza lortu dituzte, eta baita ACIELOABIERTO dantza garaikideko jaialdien sarean aukeratua izan ere.
Talde-lana, diziplina artistikoa, inklusibitatea eta dantzaren etengabeko bilakaera lantzen ditugu HIK DANTZA egitasmoaren bidez, dantza gizartera hurbiltzeko eta arte eszenikoen sektoreko beharrak asetzeko. Egitasmo honetan, dantzaren formazio, sentsibilizazio eta zabalkunderako ildo ezberdinetan lan egiten dugu, komunitate artistikoa indartuz eta dantzaren presentzia zabalduz.

