GORROTO BALA
Aiztondo eta Oiartzundik sortutako punk-Oi! makarra taldea gara. Taldekideei dagokionez, baterian Maiu, bajoan Haritz, gitarretan Inar eta Ekain, eta ahots nagusian Manex, hauek gara Gorroto Bala. 2024an hasi zen gure ibilbidea. Lau hilabete entseatzen eta musika sortzen egon ondoren, 2024ko uztailan lehen kontzertua eman genuen. Geroztik, herri batetik bestera gelditu gabe ibili gara. Txikitatik zainetaraino barneratuak ditugun doinuen influentzietatik egiten dugu musika. Letrei garrantzi handia emanez, gure zuzentasunarekin gaur egungo zein gure arbasoen garaiko gaiak jartzen ditugu agerian, injustiziz beteriko gizarte hontan musikak ildo politikoa izan behar duela adieraziz.
2024ko apirilan gure lehen abestia kaleratu genuen, urte bereko Tolosako inauteritan Billabonako herritar batek jasandako injustizia baten harira. Urtebetez kontzertuak eta konposaketa lanak egin eta gero, 2025eko martxoan kaleratu genuen gure lehen lan luzea, Bonbereneako estudioan grabatuta Eguzki Azkarate maixuarekin. “Gorroto Bala” izenez kaleratutako diska honetan zein garen eta nondik gatozen jakinarazi nahi genuen. Erritmo azkarrak eta ongi markatuak murgiltzen ditu diska honek. Orain burubelarri lanean gabiltza hurrengo lanak sukaldatzen. Uztailak 24an abesti bat kaleratu genuen “Remi gogoan” izena ematen diona. Orain dela urte batzuk Billabonako jaietan poliziak eraildako pertsona oso preziatu bat izan zen. Kantu honek erritmo aldaketa, estilo aldaketak eta letra hunkigarri bat ditu adierazgarri.
Gaur egun, makrokontzertu eta kontsumismoko garai honetan, guk eszena txikia bultzatzen dugu, underground-a. Hortaz, gaztetxe, gune autogestionatuak, tabernak, sala txikiak… dira gure lekua. Geroz eta indar gehiago hartzen ari dira makrokontzertuak eta geroz eta leku gutxiago dago eszena txikiarentzat.