ELIKA KOOPERATIBA
Elika Kooperatiba oinarrizko helburu garbi batekin sortu zen: Oiartzunen lurrarekiko errespetuan
oinarrituriko nekazaritza jarduera duina bultzatzea.
2017an aurkeztu genuen proiektua jende aurrean. Ordurako, Udala eta Behemendi erakundearekin
gauzatutako elkarlanaren bitartez, Makutso baserriko lurretan 5 urterako alokairuan 9.000 m 2 -ko lur
eremua lantzen hasiak ginen.
Gaur egun, Alba, Ainara eta Francesca dira bere bizitza-proiektua nekazaritzarekin lotu eta baratzean
profesionalki lanean aritzen direnak, hektarea eta erdiko lursailean. Inguruan Elikako komunitatea dago, baratzeko lanetan laguntzen, plangintzan, arlo ekonomikoan, kudeaketan eta beste zenbait lanetan. Bolondres modura esku bat botatzen dugun taldea gara, eta komunitate horretan kokatzen dira ere
saskiaren bitartez produktuak kontsumitzen dituzuen pertsona eta familiak edota salmenta zuzenaren
bitartez zein Laboren gure barazkiak kontsumen dituzuen lagun guztiak ere.
Guztion artean herrigintzan ari garela sentitzen dugu: lanpostu duinak, Amalurrarekiko errespetua,
elikadura burujabetza, osasuna, bertako ekonomia, giza-harreman goxoak… bizimoduaren alderdi asko
uztartu eta elikatzeko aukera ematen digu gure proiektuak.
Oraindik ezagutzen ez bagaituzu, gugana hurbiltzeko gonbitea luzatu nahi dizugu, guztion artean Elikako leloari zentzua emanez jarrai dezagun: Herriak Elikatuz, Lurretik Mundua Iraultzen.
Informazio praktikoa
Samenta zuzena egiten dugu baratzean
Labore Oarson ere aurki ditzakezu gure barazkiak
Gure otarra ere hartu dezakezu astero-astero.
● Jasotzeko modua: Asteartero Makutson arratsaldeko 16:00etatik-19:00etara.
● Kostuak: Saski txikia: 33€/hilabetean. Saski handia: 55€/hilabetean
● Ordainketa: kontu korrontetik zuzenean. Datuen orria bete eta baratzean entregatu.
Egin Elikako kooperatibista:
● Proiektuaren garapenean zuzenean eragiteko aukera
● Otarretan deskontuak (%5 saskitan)
Harremanetarako bideak:
● Makutsoko baratza
● elikakoop@gmail.com
● 644752437
● elika_kooperatiba instagram kontua
● Elikainformatzen whatsapp taldea







