DJ TRIKITRACK
2026an, DJ Trikitaxio eta DJ Track-A uztartuta DJ TRIKITRACK proiektua sortzen da, zuzeneko eskaintza osoago eta bereizgarri batekin.
Eszenaratze bizi eta kementsuarekin, helburu nagusia giroa piztea eta publikoa dantzan jartzea da. Bere proposamenean, une jakin batzuetan, DJaren nahasketak zuzeneko ñabardurekin aberasten dira, soinuari ukitu berezi eta gertukoa emanez.
Ekitaldi mota askotara egokitzen da: herriko jaiak, jaialdiak, kontzertuak eta ospakizunak. Errepertorio zabala eskaintzen du, euskal doinuak oinarri hartuta eta musika elektronikoa zein festa erritmoekin uztartuz, esperientzia fresko eta dinamikoa sortuz.



















