DEJABU KONPAINIA
Dejabu esperimentazioa eta praktika artistikoa ardatz dituen talde sortzailea da. Gure praktika artistikoa antzezlan, audio-sorkuntza, instalazio eta murgiltze esperientzien artean garatzen da. Diziplinen arteko mugak zeharkatzen ditugu esperientzia sentikor eta ahaztezinak sortzeko. Ezaguna zaigunari beste begirada batez gerturatzeko.
Partehartzailea proposamenaren erdigunean kokatzen dugu, esperientziaren bidez, gogoeta eragiteko eta haren pertzepzioa kitzikatzeko.
Gure lanetan prozesua eta emaitza maila berean zaintzen ditugu, proiektu bakoitzean esperimentazioari eta esplorazio sakonari leku eginez lehenik, eta eszena eta arte praktiken moduak ber-asmatuz ondoren.
Denbora/espazio ezberdin baten arrakalan murgiltzea proposatzen dute gure sorkuntzek, gure unibertso propiora sartzeko gonbita onartzen duzun momentutik.
Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Miren Alcalá gara zuzendari artistikoak eta proiektu bakoitzean sortzaile talde zabalarekin egiten dugu lan. Gure sorkuntzez gain, beste sortzaileen bidelaguntza lanetan ere aritzen gara zuzendaritza eta idazketan batez ere.
Dejaburen azken lanen artean daude Paisaiak (2026, performance-instalakuntza) Itzulera (2025, antzezlana), Tarteko zirrarak (2024, instalazioa) eta Naon Tokin (2021, instalazioa).

















