BIXKOR TXARANGA
Bixkor txaranga gara, Oarsoaldea inguruko gazteek osatutako talde musikala. Gazte txaranga bat gara, eta gure helburua kaleak musikaz, alaitasunez, eta energiaz betetzea da. Musikarekiko dugun zaletasunak elkartu gaitu, eta instrumentu ezberdinen bidez giro aparta sortzea gustatzen zaigu.
Herriko festetan, kalejiratan eta mota guztietako ekitaldietan parte hartzen dugu, jendea dantzan jarri eta une ahaztezinak sortzeko. Guretzat garrantzitsuena publikoarekin harreman zuzena izatea eta une bakoitza elkarrekin gozatzea da.
Gazteak gara, ilusioz beteta gaude, eta elkarlanean aritzen gara proiektu hau aurrera eramateko.




