AMAITA SWING
2012. urtean Ibargain musika eskolaren altzoan sortutako taldea, Juan Garmendia irakaslearen eskutik SWING erritmoaz AMA eta AITA ziren ikasle zirenez osatutako musika taldea da AMAITA SWING.
Urte guzti hauetan formazioa aldatzen joan da urte hauetan, badira taldea utzi zutenak, eta gerora sartutakoak ere, baita hasieratik jarraitzen dutenak ere lehenengo eguneko ilusio berarekin. Gaur egun eta eskolatik kanpo taldea honakoak osatzen dugu:
-Josu Aretxe – gitarra eta ahotsa
-Juan Luis Asensio – baxua
-Mari Jose Elizetxea – sintea eta pianoa
-Lucia Elosegi – txirula
-Alazne Garmendia – gitarra akustikoa eta ahotsa
-Juanjo Irigoien – gitarra elektrikoa
-Javier Poo – bateria
Bertsio talde bat da AMAITA SWING, Pop eta Rock abestien bertsioak egiten ditugu nagusiki, bai eta Jazz ikutukoak ere. 50eko hamarkadatik hasi eta gaurdainoko kantuak ditugu errepertorian. Euskaraz, ingelesez, gazteleraz eta frantsesez abesten dugu, eta aurrera begira katalana, italiera eta beste hizkuntza batzuk sartzea ere da helburua.



