4eta2
Marta Hernandez naiz, 4eta2-ren sortzailea.
Urte askotan zehar arkitektua bezela lanean ibili ondoren, duela 11 urte josten ikastera joan nintzen eta ordutik nabil josten.
Hasieran, nire familiakoentzat eta niretzat josten nuen bakarrik. Ondoren denda batentzako osagaiak josten hasi nintzen eta geroago artisau azoketan parte hartzen.
2024ean Gipuzkoako artisau karneta atera nuen eta horrek ateak gehiago ireki dizkit.
Materialak aukeratzen ditudan momentutik josketaren azken ukitua arte, xorroak sortzeko pausu bakoitza nire eskutatik pasatzen da, nik aukeratzen ditut oihalak, nik prestatzen ditut patroiak, nik mozten ditut oihalak eta nik josten ditut osagarri guztiak.
Azoketara, konbinazio ezberdinetako motxilak, eskuko poltsak, riñonerak eta era eta neurri ezberdinetako osagarriak eramaten ditut, eta hortaz aparte, bakoitzaren gustura egiteko aukera ematen dut ere, horrela pieza pertsonalizatuak sortuz.
4eta2 izena nere 6 seme-alaben omenetik dator, 4 neska eta 2 mutil eta baita lau gehi bixkiak.









