Lezon Ondo Ai Gea taldeak proposamena helaraziko die Altamirako biztanleei

lezonondoaigea sistema misto

Lezon Ondo Ai Gearen aldekoak, plazan, herri argazkian.

Lezon Ondo Ai Gea taldeak garbi asko adierazi du udalak onartu eta ezartzeko bidean den hondakinak jasotzeko bost edukiontzien sistema “gipuzkoarron eta lezoarren osasun eta poltsikoen kontrako erabaki bat” izan dela. Baina horren aurrean, herriko hondakinak gaika bereizteko eta birziklatzearen aldeko apustua berretsi egin du taldeak, horren alde lan egingo duela, “errealitatea horrela izanda, guk ahalik eta hondakin gehien bereiztearen alde lanean jarraituko dugu”.

Testuinguru horretan, proposamen bat egin nahi die Altamira auzoko biztanleei. Hori egiteko batzarrera deitu dituzte auzotarrak, hilaren 18an (asteazkena da), 19:30ean auzo elkartearen egoitzan.

Izan ere, udalaren asmoa da lehenik eta behin Altamiran ezartzea bost edukiontziko sistema, proba modura, “Lezoko Udalak korrika eta presaka Altamirako biztanleak edukiontzi marroien giltzak jasotzera deitu ditu”, esan du Lezon Ondo Ai Geak. Ildo horretatik dago taldeak landu, eta egin nahi duen proposamena: “Gure helburua da hondakinak gaika bereiztea eta birziklatzea”.

Bost edukiontziez
Taldeak aurreratu du Lezon abiatuko duten bost edukiontzien eredua Pasaian ezarri zutenaren berbera dela, “bost edukiontzien sistemen artean txarrenetako bat. Biltzeko modu honekin bereizketa ondo egingo duten herritarren hondakinak, gaizki egingo dutenenarekin nahasiko da, ondo sailkatu dena errefusa bihurtuz, zabortegiak eta errausketa elikatzeko”.

Hori horrela, eta sistema horren gainean duen iritzian sakonduz, Lezon Ondo Ai Geak honakoa nabarmendu du “Lezoko Udalaren helburua ez da hondakinak bereizi eta birziklatzea”.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

Send this to friend