Vicente Vadillo ‘Francis’ oroituko dute Mikelazulo elkartean

1979ko ekainaren 10ean, Antonio Cava polizia espainiarrak Vicente Vadillo Santamaria Francis trabestia hil zuen Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko Apolo dantzalekuan, begian tiro bat emanda. Hilketa horrek samin handia sortu zuen herri guztian eta, bereziki, artean loratzen ari zen gay eta lesbianen askapenerako mugimenduan.

Hilketa haren 35. urteurrena dela eta, EHGAMek (gertakizun hark euren borrokaren bisibilizazioari bultzada eman zion) eta Mikelazulo elkarteak dokumental emanaldia eta erakusketa bat antolatu dute. Hilaren 10ean Javi Larrauriren Testigos de un tiempo maldito dokumentala proiektatuko dute, elkartearen lokalean. 19:30ean hasiko da emanaldia. Frankismoan orientazio sexualagatik jazartutako hainbaten testigantza jasotzen ditu.

Erakusketa homoerotiko kulturala ere egun horretan bertan hasiko da, eta hilaren 30era arte egongo da ikusgai. Egun horretara arte beste hainbat ekitaldi ere egingo dituzte: hitzaldiak, poesia emanaldiak…

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

 

Send this to friend