Aldatsa baratze ekologikorako bazkide berriak bilatzen ari dira

Aldatsa elkarteak ekoiztutako barazkiak

Aldatsa elkarteak ekoiztutako barazkiak

Aldatsa elkarteak bazkide berriak bilatzen ari dela jakinarazi du aste honetan. Pasa den asteburuan batzar informatiboa egin zuten baratzeko kideek Lakaxita gaztetxean, eta zenbait lagun berrik izena ematea lortu zuten arren, bazkide berri gehiagok parte hartzea nahi dute. Izan ere, Hondarribiko lursaila jaso zutenetik ekoizpena handitu egin dela adierazi dute.

Aldatsa baratzea agroekologian oinarritzen den proiektua da. Baratze ekologikoa eta autogestionatua da, eta elkarte baten bitartez kudeatzen dute. Hala, 80 bat lagunek parte hartzen dute gaur egun baratze ekologiaren proiektuan, eta astero, 20 barazki saski banatzen dituztela adierazi dute.

Baratzeak Irungo Ibarla auzoan eta Hondarribiko Botika baserriaren ondoan daude.

Aldatsa elkarteak ekoiztutako barazkiak

Aldatsa elkarteak ekoiztutako barazkiak

Funtzionamendua
Aldatsa elkartean parte hartzen duten lagunek hilero kuota bat ordaintzen dute; 65 euro saski oso bat jasotzeko (hiruzpalau lagunentzako) edo 32,5 euro saski erdia eskuratzeko (1 edo 2 lagunentzat). Hala, larunbat goizero jasotzen du bazkide bakoitzak dagokion saskia, Lakaxita gaztetxean.

Horrez gain, bi hilabetetik behin uzta jasotzeaz eta banatzeaz arduratzen da bazkide bakoitza; urtean behin auzolan batean parte hartu behar du eta urtean bitan kooperatibako batzarretan izan behar da. Halaber, urtean behin jantoki begetarianoan lagundu behar du kide bakoitzak. Guzti horren truke, astero garaiko barazki ekologikoak jasoko dituzte parte hartzera animatzen diren lagunak.

Horiek horrela, parte hartzeko interesa duten lagunek e-posta bidez jarri behar dira harremanetan elkarteko kideekin.

 

Iruzkin bat

Egin iruzkin bat

  • Bidazi
    21 maiatza 2014 at 18:52 -

    Eta Bidasoaldeko Azokaz gozatzeko aukera ere izango du bazkide egiten denak! Aldatsa Bidaziren kide baita, beraz ez duzue eskusarik, animatu eta Aldatsa elkarteko bazkide egin!

    [WORDPRESS HASHCASH] The poster sent us ‘0 which is not a hashcash value.

  •  

    Send this to friend