Lagun bat atxilotu dute Irunen haur pornografiaren aurkako sarekada batean

Hiru euskal herritar atxilotu ditu Guardia Zibilak haur pornografiaren aurkako polizia operazioan. Plus Ultra izeneko operazioan 48 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon Internet bidez pornografia artxiboak partekatzea egotzita. Basaurin (Bizkaia) eta Irunen 36 eta 37 urte bitarteko bi pertsona inputatu dituzte, ustez pornografia sarean parte hartu dutelakoan.

FBIarekin batera eginiko operazioan 150 poliziek hartu dute parte eta guztira 14 pertsona atxilotu dituzte, eta beste bost inputatuta daude. 34 miaketa egin dituzte, 13 AEBetan eta 21 Bizkaian, Gipuzkoan, Coruñan, Ourensen, Madrilen, Avilan, Valladoliden, Bartzelonan, Tarragonan, Murtzian, Valentzian eta Tenerifen.

Guardia Zibilak 46 ordenagailu, 75 disko gogor eta 1.000tik gora DVD, CD, memoria txartel eta bideo zinta atzeman ditu. Terabyte batetik gora atzeman dute. Atxilotuetako bik familiako adingabeen argazkiak zituzten.

Ikerketa martxoan abiatu zuen Guardia Zibilak, Nafarroan hainbat salaketa jaso ondoren. Guardia Zibilarengana jo zuten herritarrek, filmak edo musika jaitsi nahi zituztenean topatu zituzten artxiboak. Horietan, 10 urtetik beherako haurren argazki eta bideoak zeuden.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

Send this to friend